Arreta handiz landutako katalogoa da. Liburuak Krugerren lana testuinguruan jartzen du diskurtso kultural eta politiko aldakorreko hainbat hamarkadatan zehar, eta honako testu hauek biltzen ditu: Gary Indianaren 1999ko saiakera zoli bat, idazleak berezkoak zituen zorroztasun eta asmamenez idatzia; Krugerrek espazioarekin, arkitekturarekin eta kritika instituzionalarekin duen harremana ardatz hartuta Miwon Kwon arte-ikerlariak osatu duen analisi oparo bat; Natalia Grabowskak egindako analisia artistak testua interbentzio arkitektoniko eta espazial bihurtzeko duen moduaz; eta Kruger beraren eta Lehka Hileman Waitoller komisarioaren arteko elkarrizketa bat, katalogorako propio egina eta Krugerrek hizkuntzarekin, komunikabideekin eta boterearekin duen konpromisoaren bilakaerari buruzko ikuspegi berriak eskaintzen dituena.