Kaixo Bilbo
Haurrentzako Bilboko gida ilustratua
Bilboko txikientzako gida ilustratu dibertigarria. June eta Peru hiriko sekretu guztien berri emango dieten gidariak dira: ibilbideak, txangoak, monumentuak, historia, jaiak, kondairak, museoak, gastronomia... Gainera, liburua planoekin eta jarduera entretenigarriekin osatzen da, jolasean ari diren bitartean datu harrigarri gehiago ezagutzeko.Gida hau oso erabilgarria da bai Bilbon familiarekin bisitan joandakoentzat, bisitari etekin handiagoa ateratzeko, bai Bilbon bertan bizi direnentzat, seme-alabek ingurua ezagut dezaten, Bilboren ikuspegi osoa, atsegina eta ilustratua eskaintzen baitu. Adina: 6 eta 12 urte bitartekoentzat.