!-- Facebook Pixel Code -->
12/19tik aurrerako eskariak: Ezin dugu bermatu gabonetarako iritsiko direnik

Itzulketak

NOLA JARRI HARREMANETAN GUREKIN

Itzulketei buruzko zalantzaren bat izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke bide hauen bidez:

Telefonoa: (+34) 944 03 91 37 (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara)

E- posta: tienda@guggenheim-bilbao.eus

ESKAERA BAT BALIOGABETU

Egindako eskaera bat ezeztatu ahal izango duzu, baldin eta bidalketa-fasera iritsi ez bada.

Ezereztea eska dezakezu (+34) 944 03 91 37 telefonora deituz edo tienda@guggenheim-bilbao.eus helbide elektronikora idatziz.

AKATSAK ARTIKULUAK BIDALTZEAN

Akatsen bat gertatu bada edo emandako artikuluren bat akastuna izan bada, akatsa zuzentzeko eta, hala badagokio, artikulua ordezteko eskatu ahal izango duzu eskaera jaso eta 15 egun naturaleko epean. Horretarako, deitu (+34) 944 03 91 37 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara:tienda@guggenheim-bilbao.eus

Zurekin adostuko dugu bilketa, eta ahalik eta lasterren errepikatuko dugu artikulua, inolako kosturik gabe.

ARTIKULUAK ITZULI

Jasotzen dituzunetik 15 egun naturaleko epean itzuli ahal izango dituzu artikuluak, eta atzera egite horren berri eman beharko diguzu helbide elektroniko honetara bidalita: tienda@guggenheim-bilbao.eus.

Salbuespenez, atzera egiteko eskubidea ez da aplikatuko esparruz kanpo utzitako soinu- edo bideo-grabazioak, diskoak, argitalpen grafikoak edo literatura-argitalpenak erosten direnean.

Itzuli beharreko artikuluak jaso diren egoera berean bidali beharko dira, atzera egiteko erabakia jakinarazten diguzun egunetik hasita 15 egun naturaleko epean, honako helbide honetara:

Museo Guggenheim Bilbao
At. Tienda Online / Devoluciones
C/ Abandoibarra, nº 2
48009 Bilbao

Erabilitako ordainketa-bide bera erabiliz itzuliko dizugu artikuluaren zenbatekoa, adierazitako helbidean jaso bezain laster.

Ohar oso garrantzitsua: itzulketa-gastuak soilik ordaindu ahal izango dizkizugu, baldin eta Guggenheim Bilbao Museoari egotz dakiokeen akats baten ondorio bada edo produktu akastuna bada. Beste edozein kasutan, itzulketa-gastuak bezeroaren kontura izango dira.