!-- Facebook Pixel Code -->

Ohiko galderak

MUNDUKO EDOZEIN HERRIALDETATIK EROSI DAITEKE?

Bai, online erosi dezakezu munduko edozein herrialdetatik, eta garraio-enpresa arduratuko da zure eskaera lehenbailehen helarazteaz.

ESKAERA ENTREGATZEN DEN HERRIALDEA ETA EROSKETA-HERRIALDEA DESBERDINAK IZAN DAITEZKE?

Bai. Horretarako, hala adierazi beharko duzu orgatxoan; batetik, fakturazio-datuak, eta, bestetik, entrega-datuak.

ZENBAT HIZKUNTZETAN NABIGATU DAITEKE ONLINE DENDAN?

Hirutan: gaztelania, ingelesa eta euskara.

SEGURUA AL DA ONLINE EROSTEA?

Gure online dendan artikuluak erostea gure denda fisikoan erostea bezain segurua da.

Datu pertsonalak edo bankuko datuak transmititzea dakarten eragiketa guztiak ingurune seguru bat erabiliz egiten dira.

Transmititzen zaigun informazio guztia enkriptatuta doa sarearen bidez. Era berean, zure txartelari buruzko datuak ez dira inongo datu-basetan erregistratzen.

NAHITAEZKOA AL DA IFZ EDO PASAPORTE-ZENBAKIA SARTZEA?

Ez, faktura behar izanez gero bakarrik sartu behar da IFK, IFZ edo pasaporte-zenbakia Espainiako edo EBko herrialde bateko herritarrentzat, eta, gainerako herrialdeentzat, aukerakoa da pasaporte-zenbakia sartzea.

IZENA EMAN BEHAR DUT EROSTEKO?

Ez, ez da beharrezkoa, erregistratu gabe egin daiteke erosketa. Erregistratzeko eta kontu bat sortzeko aukera ere baduzu, zure datu pertsonalak erosi eta aldatzeko; erregistro hori eskaera egiten duzun lehen aldian baino ez da egiten. Hurrengo eskaeretan ez duzu berriro erregistratu beharko.

ONLINE DENDAKO PREZIOAK GUGGENHEIM BILBAO MUSEKOKO DENDA FISIKOEN BERDINAK AL DIRA?

Bai, berdin-berdinak dira, salbu eta online eskaintza bereziren bat badago deskontu gehigarri batekin.

ONLINE DENDAKO PREZIOEK BEZA BARNE HARTZEN DUTE?

Bai, produktu guztien prezioak BEZa islatzen du. Unean-unean indarrean dauden tasak aplikatuko dira, oro har % 21 eta % 4 argitalpenetan. Hala ere, zerga hori Espainian (Penintsulan eta Balear Uharteetan) eta Europar Batasuneko herrialdeetan soilik aplika daiteke. Beraz, erosketa lurralde horretatik kanpo egiten bada, orgatxoan hautatutako produktuaren BEZari dagokion zenbatekoa deskontatuko da.

ARTIKULUEK ESKURAGARRI EZ DAGOEN INDIKAZIOA DUTE?

Artikulu guztiak ahalik eta epe laburrenean ordezten dira, edo web-orritik kentzen dira.

ARGAZKIAN IKUSTEN DEN ARTIKULU BERA JASOKO DUT?

Argazkiak kalitate altuan egiten dira, artikulu bakoitza xehetasunez islatzeko. Hala ere, desberdintasunak aurki daitezke marrazkietan, koloreetan edo ehunduretan, lehengaiak berak eta fabrikazio-prozesuak azken emaitzan eragina duten artikuluetan, eskuz margotutako artikuluetan adibidez.

PRODUKTUAK ONDO BABESTEN DITUZTE BIDALKETARAKO?

Bai, eskarien bilgarriak bermatzen du erositako gaiak baldintza egokietan iristea. Hala ere, artikuluren batek kalteren bat izan badu eta ez bada egoera onean iritsi, jakinaraz iezaguzu eta ahalik eta lasterren konpontzen saiatuko gara (ikusi Itzulketa Politika).

NON JASOKO DUT NIRE ESKAERA?

Bi aukera daude bilketa egiteko. Eskaera bidalketa-helbide gisa adierazten den helbidean jaso ahal izango da, edo, bestela, erosketa Museoko denda fisikora eraman ahal izango da. Horretarako, erosketa dendan eskuragarri dagoela jakinaraziko dizugu aldez aurretik posta elektronikoz edo telefonoz. Une horretatik aurrera, gehienez ere 15 eguneko epea izango duzu erosketa erretiratzeko. Horretarako, eskaera-zenbakia eta NANa aurkeztu beharko dituzu.