!-- Facebook Pixel Code -->
12/19tik aurrerako eskariak: Ezin dugu bermatu gabonetarako iritsiko direnik

Erosteko prozesua

NOLA AURKITU ARTIKULUAK

Online dendan eskuragarri dauden artikulu guztiak kategoriatan antolatuta daude (Guggenheim Bilbao, Kamisetak, Osagarriak, Etxe eta dekorazioa, Papergintza, Haurrak, Liburuak eta Erakusketak).

Kategoria bakoitzaren barruan, azpikategoriak egon daitezke produktuak hobeto antolatzeko.

Sakatu interesatzen zaizun kategoria eta, azpikategoriarik egonez gero, horietako bakoitzak jasotzen dituen produktuak ikusiko dituzu.

Artikulu batzuetan, neurriak, tamaina, koloreak eta abar aukeratu beharko dituzu.

Bilatzaile oso bat ere baduzu eskura, nahi duzun produktua aurkitzen laguntzeko, bai eta prozesua erraztuko dizuten iragazki batzuk ere. Produktu jakin bat aukeratzen duzunean, erlazionatutako produktu batzuk proposatuko dizkizugu.

NOLA AUKERATU ARTIKULUAK

Artikulu bat aukeratu ondoren, haren kolorea (hala badagokio), neurria (hala badagokio) eta kantitatea klikatu "erosi" aukeran. Automatikoki, artikulua zure uneko eskaerara pasatzen da, eta nahi duzun moduan alda dezakezu.

"Orgatxoa" atalean, sortzen ari zaren eskaeraren egoera egiaztatu ahal izango duzu uneoro. Orrialde bakoitzean, goiko aldean, lauki bat aurkituko duzu, zure orgatxoan zenbat artikulu dauden eta zenbateko metatua dagoen adierazten duena.

NOLA EGIN ESKAERA BAT

Guggenheim Bilbao Museoko online dendan erosteko, aldez aurretik erregistratu ahal izango zara, "Erabiltzailearen Kontu" bati alta emanez, edo gonbidatu gisa erosketa egin ahal izango duzu. Zure Erabiltzaile Kontua sortu baduzu, "Nire Kontua" ataletik kontsultatu ahal izango duzu uneoro zure eskaeren banakapena.

Produktu bat "erosi" botoian klik eginez hautatzen duzun bakoitzean, automatikoki, une horretara arte hautatutako produktua edo produktuen zerrenda ikusi ahal izango duzu orgatxoan sartuta. Orgatxora sartu ondoren, atzera egin eta erosten jarraitzeko aukera izango duzu uneoro ("jarraitu erosten" botoia sakatuz) edo erosketa amaitzeko aukera ("eskaera izapidetu" botoia sakatuz).

Kontuan izan Museoaren Laguna bazara deskontu bat izango duzula, zure Adiskidearen zenbakia dagokion laukitxoan sartuta.

Eskaera egiteko izapidea urratsetan banatuta dago, eta aurrera egiteko jarraibide egokiak aurkituko dituzu.

Bidalketa erlaitzean zure eskaeraren egoera ikusi ahal izango duzu, eta eskaerako artikuluak baliogabetu edo horien kopuruak aldatu ahal izango dituzu. Atzera egin eta erosten jarraitzeko aukera izango duzu ("jarraitu erosten" botoia sakatuz) edo eskaera amaitzeko aukera ("eskaera izapidetu" botoia sakatuz).

Bidali erlaitzak zure datu pertsonalak, fakturazio-helbidea eta bidalketa-helbidea jasoko ditu. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren lege oharra eta pribatutasun politika onartu behar dituzu erosketa bat egiteko.

Berrikuspena eta Ordainketak erlaitzean eskaeraren artikuluen laburpena aurkituko duzu.

Online dendan txartel edo Paypal bidezko ordainketa onartzen da. Zure banku-datuak sartzeko, sakatu "Hurrengoa". Izapide hori ingurune seguruko kanpo-esteka batean egingo da.