Zaha Hadid
Zaha Hadid arkitektoari buruzko haurrentzako liburua
Zaha Hadid Bagdaden jaio zen, artisten familia liberal batean. 1980an, bere arkitektura-estudioa sortu zuen, Zaha Hadid Architects, Londresen. Haren bidez, ospetsu egin zen nazioartean, ohiko eraikinen formari erronka egiten zioten lanekin. Eraikin ia ezinezkoak eraiki zituen; besteak beste, London Aquatics Centre, Guangzhou Opera House eta Heydar Aliyev Cultural Center (Baku). Sari ugari jaso ditu (esaterako, Pritzker saria), eta, gaur egun, feminista sutsu eta arkitekto aitzindari gisa gogoratzen dugu.