!-- Facebook Pixel Code -->

LITTLE SUN LANPARA

SKU
09247722
22,00 €
Xehetasunak

Eguzki-lanpara

Deskribapena

Ekilore itxurako eguzki-lanpara, mendira, jaialdietara edo hondartzara eramateko aproposa, baita etxea, lorategia edo balkoia argiztatzeko ere. Lanpararen intentsitatea erregulagarria da; bost orduko kargak eguzkitan 50 argi ordu baino gehiago sortzen ditu konfigurazio ahulenean edo lau ordu konfigurazio bizienean.

2012an kaleratu zuten Olafur Eliasson artistak eta Frederik Ottesen ingeniariak. Little Sunek energia garbia, arduratsua eta eskuragarria ematen die munduko hainbat herrialdetan argindarrik gabe bizi diren pertsonei. Little Sun bat erosten den bakoitzean, argindarrik gabe bizi den pertsona bati lanpara bat arrazoizko prezioan ematen zaio. Proiektu global honek bi milioi bizitza baino gehiago aldatu ditu eguzkiaren boterearen bidez.

Xehetasunak
Neurriak
Ø 12 cm, zabalera 2,9 cm
Materiala
ABS birziklagarria, aire zabalarekiko eta UV izpiekiko oso erresistentea