Louise Bourgeois
Louise Bourgeois eskultoreari buruzko haurrentzako liburua
Louise Bourgeois 1911n jaio zen Parisen. Amak zuzentzen zuen tapizak zaharberritzeko tailerrean ikasi zuen ehuntzen eta margotzen. Haurra zela, ama gaixotu egin zen, eta zaindu egin behar izan zuen denboraldi batez. Hura hil zenean barruan sortu zitzaion galera-sentimenduak sormen-lanerako inspirazio-iturri gisa balio izan zion. Artea ikasi ondoren, margolari eta grabatzaile gisa zuen talentuagatik nabarmendu zen. Fernand Légerrek zerbait berezia ikusi zuen haren lanean, eta hiru dimentsioko objektuekin lan egitera bultzatu zuen. New Yorkera joan zen bizitzera; han hasi zen haren ibilbide artistikoa, eta hirurogei urte baino gehiago iraun zuen. Munduko eskultore aipagarrienetako bat da.