GBM Zianotipoa
Guggenheim Bilbao Museoaren zianotipoa
Guggenheim Bilbao Museoaren zianotipoa, Charlotte Boironek eginda.
Zianotipia XIX. mendean asmatutako argazki-prozedura bat da. Teknika horri esker jatorrizko argazkiaren kopia negatiboa lortzen da Prusia urdin kolorean, zian urdin izenez ere ezagutzen dena. Prozedura horretan argazki negatiboa paper fotosentikor baten gainean jartzen da —potasio ferrizianurozko eta burdin zitratozko disoluzio batekin estalia dagoena— eta, eguzkitan jarrita, gai kimiko horiek irudi bat garatzen dute urarekin finkatu daitekeena.