Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea
Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea erakusketaren katalogoa
Katalogoak azterketa sakon bat egiten du 250 orri baino gehiagotan zehar Oskar Kokoschkaren ibilbidetik. Bertan, erakusketan ikusgai dauden obren erreprodukzioak jasotzen dira, artistaren lanaren eta bizitzaren alderdi interesgarriei heltzen dieten testuekin batera. Aditu hauek dira testuen egileak: Dieter Buchhart, Jacques Le Rider, Bernadette Reinhold, Fanny Schulmann, Ines Rotermund-Reynard, Anna Karina Hofbauer, Régine Bonnefoit eta Aglaja Kempf. Bestetik, kronologia batek errepaso bat egiten du artistaren ibilbide oparo eta nomadaren etapa desberdinetatik —Viena, Dresden, Paris, Praga, Ingalaterra, Suitza…— artistaren beraren testigantza adierazgarriak, baita garaiko beste pertsona gailen batzuenak ere.